Cookie aukerak
Pertsonalizatu Adostasun Hobespenak

Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen laguntzeko eta zenbait funtzio betetzen laguntzeko. Cookie guztiei buruzko informazio zehatza aurkituko duzu jarraian baimen-kategoria bakoitzean.

"Beharrezkoak" gisa sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira gunearen oinarrizko funtzionalitateak gaitzeko.... 

Beti aktibo

Beharrezko cookieak beharrezkoak dira gune honen oinarrizko ezaugarriak ahalbidetzeko, hala nola, saio-hasiera segurua emateko edo zure baimen-lehentasunak doitzeko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko daturik gordetzen.

Cookie funtzionalek funtzionalitate batzuk egiten laguntzen dute, hala nola, webguneko edukia sare sozialetako plataformetan partekatzea, iritziak biltzea eta hirugarrenen beste eginbide batzuk.

Cookie analitikoak bisitariek webgunearekin nola elkarreragiten duten ulertzeko erabiltzen dira. Cookie hauek bisitari-kopurua, errebote-tasa, trafiko-iturburua eta abar bezalako neurriei buruzko informazioa ematen laguntzen dute.

Iragarki-cookieak bisitariei aurretik bisitatu dituzun orrietan oinarritutako iragarki pertsonalizatuak eskaintzeko eta iragarki-kanpainen eraginkortasuna aztertzeko erabiltzen dira.

Milurteko bati begirako gogoeta, Altzotik

Haritz Azurmendi eta Lorea Agirrek mahai inguru bana gidatuko dute

2025-01-31 Albisteak

Aurten 1.000 urte beteko ditu egungo Gipuzkoari egindako lehen erreferentzia idatzia jasotzen duen dokumentuak. Iruñeko Antso III.a erregearen garaiko dohaintza agiri batek jasotzen du Ipuskoa hitza, Altzoko beste zenbait baserri aipatzearekin batera. Abiapuntu horrek duela mila urteko Altzo eta Gipuzkoa ulertzeko testigantza bat dakar, eta altzotarrek beren etorkizuna pentsatzeko baliatu nahi lukete. Horretarako, otsailaren 15etik martxoaren 29ra bitartean jardunaldiak prestatu ditu herri batzordeak. Bost ildo jorratuko dira jardunaldi ireki horien bidez, eta horietako bitan hartuko dute parte Lorea Agirre eta Haritz Azurmendi Jakinkideek.

Gogoetarako bost lerroak:

1) Iruñeko Erresumatik Euskal Herriaren gaurko egituraketara, eta etorkizuna (otsailak 15).
2) Altzoren egituratzea eta bilakaera: Altzo atzo, gaur eta bihar (otsailak 22).
3) Emakumearen eraikuntza historian, eta etorkizunari begirada (martxoak 15).
4) Sagarraren eta sagardogintzaren garrantzia gure baserrietan, eta etorkizuna (martxoak 22).
5) Euskarak erakundeetan izan duen tokia, duena eta beharko lukeena (martxoak 29).

Otsailaren 15eko saioan, Haritz Azurmendik gidatuko du Etorkizunean, estatus berria? galderaren bueltako mahai ingurua, Josu Narbarte Hernandez, Gaizka Aranguren Urrotz eta Maddi Alberdi San Martinekin.

Martxoaren 15eko saioan, Lorea Agirrek bideratuko du Emakumearen irudia zimenduetatik eraberritzea mahai ingurua, Cira Crespo Cabillo eta Agurtzane Paz Crespo adituekin.

Antolatzaileek ondo esan bezala, «esaera zaharrak dio aurreak erakusten duela atzea nola dantzatu; zatoz eta begira diezaiogun joandako milakoari, eta hausnar dezagun datozen milak eraikitzen jarraitzeko». Jardunaldiak irekiak izango dira interesa izan dezakeen edonorentzat.

Irakurri pdf-a

Erlazionatuak

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan