Emakumearen irudi historikoaren inguruko solasaldia, Lorea Agirrek gidatuta Altzon

Milurteko ospakizunerako antolatutako jardunaldietako hirugarren saioa izango da

2025-03-14 Albisteak

Altzok milurtekoaren inguruan antolatutako jardunaldien baitan, martxoaren 15ean Emakumearen eraikuntza historian, eta etorkizunari begirada gaia jorratuko dute. Saioa borobiltzeko, Lorea Agirrek bideratuko du Emakumearen irudia zimenduetatik eraberritzea mahai ingurua, Cira Crespo Cabillo eta Agurtzane Paz Crespo adituekin. Goizeko 10:00etan hasiko da saioa, eta historialari bakoitzak hitzaldi bat emango du lehenik: Erdi Aroko emakumeen estereotipoez ariko da Paz, eta euskal emakumeen eraikuntza ikuspegi dekolonialetik landuko du Crespok. Azkenik, bien arteko solasaldia gidatuko du Agirrek iraganetik gerorako bilakaeran.

Jardunaldiak irekiak izango dira interesa izan dezakeen edonorentzat.

Erlazionatuak

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan