Mikel Urdangarin: «Gizatasunaren krisiari erantzuteko gakoak daude Azurmendiren eta egile feministen arteko elkarrizketan»

Entzungai osorik Jakingunean

2025-05-27 Albisteak

Mikel Urdangarin 2024an izendatu dute doktore, Joxe Azurmendiren pentsamendua egile feministen ideiekin lotuz osatutako tesiarekin. Horren lanketa xehatua dakar, Gizaberetxoak gara. Joxe Azurmendi feminismoekin elkarrizketan liburuan (Ur-jauzia bilduma). Hain zuzen, Joxe Azurmendik sinesten zuen nazioaren baitan gizakia ulertzeko modu oso bat biltzen zela, eta horixe da Urdangarinek kolokan ikusten duena patriarkatu neoliberalean. Azurmendiren eta egile feministen ideiak txirikordatuz, egungo gizatasun krisiari erantzuteko gakoak sumatzen ditu.

Euskadi Irratian eta Radio Euskadin dugun Jakingunean dago entzungai erreportajea osorik.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan