Cookie aukerak
Pertsonalizatu Adostasun Hobespenak

Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen laguntzeko eta zenbait funtzio betetzen laguntzeko. Cookie guztiei buruzko informazio zehatza aurkituko duzu jarraian baimen-kategoria bakoitzean.

"Beharrezkoak" gisa sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira gunearen oinarrizko funtzionalitateak gaitzeko.... 

Beti aktibo

Beharrezko cookieak beharrezkoak dira gune honen oinarrizko ezaugarriak ahalbidetzeko, hala nola, saio-hasiera segurua emateko edo zure baimen-lehentasunak doitzeko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko daturik gordetzen.

Cookie funtzionalek funtzionalitate batzuk egiten laguntzen dute, hala nola, webguneko edukia sare sozialetako plataformetan partekatzea, iritziak biltzea eta hirugarrenen beste eginbide batzuk.

Cookie analitikoak bisitariek webgunearekin nola elkarreragiten duten ulertzeko erabiltzen dira. Cookie hauek bisitari-kopurua, errebote-tasa, trafiko-iturburua eta abar bezalako neurriei buruzko informazioa ematen laguntzen dute.

Iragarki-cookieak bisitariei aurretik bisitatu dituzun orrietan oinarritutako iragarki pertsonalizatuak eskaintzeko eta iragarki-kanpainen eraginkortasuna aztertzeko erabiltzen dira.

Jakin 268: Jantzi berriak tradizioaren oihaletik

2025-06-18 Albisteak

Mesedez, onartu cookieak eduki honetara sartzeko

Nondik dator tradizioa eta zer dakar berekin? Nork ezartzen du zer hartuko den tradiziotzat? Berrikuntzarekiko zer tentsio sortzen du haren transmisioak? Zer haustura? Auzi horien lanketa dakar zenbaki honek, Ilargi Bengoetxea ikerlariaren begirada antropologikoa eta Ion Celestinoren musikari ibilbidea txirikordatuz artikulu nagusietan. Sustrai Colinak moderatutako mahai inguruan, berriz, bost sortzailek tradizioarekin duten harremanaz gogoetatu dute taldean: Ihitz Iriart, Aner Peritz, Danele Sarriugarte, Ibon Rodriguez eta Oier Zuñiga.

 

‘Tradizioak gudu zelai, borroka eremu’

Ilargi Bengoetxea Gartzia

Historia garaikideko tradizioen inguruko ikerketa historiko eta antropologiko nagusien azterketa egiten du, eta tradizioek, ordena soziala bermatu ez ezik, bake soziala apurtu egin izan dutela ere azaltzen du Bengoetxeak.

 

‘Hil zara: euskal musika-lengoaia bat pentsatzeko tesiak. Tradizioa luar pila gisa’

Ion Celestino Manterola

Urteetako gogoeta zein praktika kolektiboak iturri, tradiziozko euskal musikaz dihardu: zer den, nola eta zertarako ezagutu eta baliatu, modernitatearekin eta kultur industria delakoarekin dituen tentsioak… eta komunitate bezala zer potentzial dakarkigun ere landu du.

 

MAHAI INGURUA

‘Ez gara hutsetik abiatzen. Tradizioa sortzaileen ahotik”

Sustrai Colina

Zer egingo dugu gure iraganarekin? Denborak zeharkatzen gaituen gisan gurutzatzen zaizkigu tradizioak. Ez dago norbere erraiak zabaldu besterik tradizioek bizimodua baldintzatzen dutela ohartzeko. Nork ez du zerbaiten parte sentitu nahi? Nork ez du, halaber, libre bizi nahi? Tradizioa bizi, ulertu, sortu eta birsortzeak duen esanahiaz eta garrantziaz dihardute Oier Zuñiga Perez de Urabain aktore eta marrazkigileak, Aner Peritz Manterola bertsolariak, Ihitz Iriart Casenave kantari, dantzari eta kultur eragileak, Ibon Rodriguez Garcia musikariak eta Danele Sarriugarte Mochales idazle eta itzultzaileak, bost ahots, bost artista, bakoitza bere diziplina, testuinguru eta bizipenetatik.

 

Zenbakia ixteko, Egunen gurpilean sailean, Shu Otero, Jokin Bergara Eguren eta Cira Cresporen gogoetak.

Erlazionatuak

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan