2025-07-29 Albisteak
Ion Celestino Manterola musikariak Jakin 268 zenbakian idatzi duen Hil zara: euskal musika-lengoaia bat pentsatzeko tesiak. Tradizioa luar pila gisa artikuluan, traidizioari buruzko gogoeta egin du, bere esperientziatik abiatuta. Tradizioak egungo erronkei erantzuteko duen potentzialaz hausnartu du, bizirik dagoen eta aldaketa konstantean dagoen kosmobisio, zeinu eta sinbolo gisa ulertuta. Zentzu horretan dio, tradizioa saleros ezin daitekeen hori dela, eta merkantilizatzen denari deituko liokeela folklore, dualismo hori guztiz bereizi ez arren.
Gertutik bizi izan dituen esperientzia musikal eta kulturalei begira ondu du gogoeta, Iruinkokoa aipatuz: «ihauteak balio du botere-harremanak subertituak diren gizarte bat irudikatzeko». Plazetan ikusten du eraldaketarako aukera, plazetan sortzen den horrekin bete daitezkeelako ikuskizun handiak, baina alderantziz, nekez. Bere ustez eskala kontua da gakoa, «eskala gizakia berdin gizakia denean, nire ahotsa sortzailearekin bat berdin bat denan», hor sentitzen du interesgarrien esperientzia. Hain zuzen, bizitza bizigarriago egiteko tresna gisa ulertzen baitu kultura, eta baita tradizioa ere.
Euskadi Irratian eta Radio Euskadin dugun Jakingunean dago entzungai erreportajea osorik.
