Euskara esanindartzeko gakoak, aurtengo Jakin Jardunaldian

Ekainaren 18 eta 19an izango da ikastaroa, Usurbilen.

2026-05-11 Albisteak

Gaur abiatu da Udako Euskal Unibertsitateko ikastaroen izen-ematea, eta, tartean, aurtengo Jakin Jardunaldiarena: Euskara esanindartzeko bidean: adierazkortasuna euskaraz lantzeko eztabaidak, gakoak eta hautuak. Ekainaren 18an eta 19an egingo dugu jardunaldia, Usurbilgo Artzabal egoitzan.

Gaur egungo Euskal Herriaren luze-zabalean eta kulturaren koadrante guztietan, euskara adierazkorra(k) lantzeko apustuen norabideak zeintzuk diren aztertuko dugu bi egunez. Ohi bezala, UEUrekin eta Usurbilgo udalarekin elkarlanean antolatu dugu jardunaldia, hiru helburu nagusiren inguruan ardaztuta: euskara adierazkorra sortzeko eta gizarteratzeko gako, irizpide eta azpiegituren inguruan pentsatzea; adierazkortasuna lantzeko bideak hiztunen legitimitatearekin, hizkuntz ideologiekin eta hautu euskaltzaleekin elkarrizketan jartzea; eta iragan hurbileko esperientziak eta urratutako bideak ezagutzea, gaur egunerako norabideak pentsatzeko.

Izen-ematea dagoeneko zabalik dago UEUren webgunean.

Hona hemen egitaraua:

 

2026-06-18

08:45 – 09:00 → Harrera eta dokumentazio banaketa.
09:00 – 09:30 → Ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena.
  • Agurtzane Solabarrieta Mesa (Usurbilgo alkatea).
  • Aitor Bengoetxea Alkorta (UEUko zuzendaria).
  • Haritz Azurmendi Arrue (Jakineko kidea).
09:30 – 10:15 → Hizkuntzari gorputza nola eman. Literatura eta ahozkotasuna.
  • Miren Amuriza Plaza (Idazlea eta bertsolaria).
10:15 – 11:00 → Zein da mariokerren mintzoa? Sexu-genero disidenteak berba bila.
  • Amaia Alvarez Uria (Literatur ikertzailea eta irakaslea).
  • June Fernandez Casete (Kazetaria).

Atsedenaldia.

11:30 – 12:15 → Adierazpen askatasunerantz, adierazpen eskastasuna gaindituz.

  • Kike Amonarriz Gorria (Soziolinguista, umoregilea eta telebista aurkezlea).
12:15 – 13:30 → Mahai-ingurua: hizkuntz teknologiak euskara adierazkorra lantzeko tresna gisa.
  • Naiara Perez Miguel (HiTZ zentroko eta Ixa taldeko ikerlaria, EHUn).
  • Orai-Elhuyar
  • Leire Lison Nicuesa (Badalab-eko kidea).

Bazkaltzeko tartea.

15:15 – 17:30 → ‘‘Esatearen ederra’’. Ahozkotasuna lantzeko esperientziatik zenbait gogoeta + saio praktikoa.
  • Julia Marin Arteaga (Itzultzailea eta ahozkotasunean aditua).

 

2026-06-19

09:15 – 09:30 → Hasiera.
09:30 – 10:30 → Kulturen hizkerak, hizkeren kulturak: hautu linguistiko-ideologikoak kulturgintzan.
  • Iratxe Retolaza Gutierrez (Literatur kritikaria eta ikertzailea).
10:30 – 11:45 → Mahai-ingurua: euskarazko adierazkortasuna lantzeko ereduak eta bideak euskara idatzian.
  • Garazi Arrula Ruiz (Idazlea, itzultzailea eta editorea).
  • Gorka Bereziartua Mitxelena (Idazlea eta kazetaria).
  • Danele Sarriugarte Mochales (Idazlea eta itzultzailea).

Atsedenaldia.

12:15 – 13:30 → Mahai-ingurua: euskarazko adierazkortasuna ikus-entzunezko forma berrietan.

  • Lander Arretxea Bereziartua (Hiru Damatxoko kidea eta Linbo-ko zuzendaria).
  • Ana Sarria Muxika (BADA Ipar EHko gazte hedabideko kidea eta kazetaria).
  • Martin Ziarrusta Sanz (Belarrijana podcasteko aurkezlea eta musikaria).
13:30 – 14:30 → Itxiera ekitaldia.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan