Euskalgintzak Baiona eta Bilbora deitu gaitu, larrialdi linguistiko betean

2025-04-04 Albisteak

Euskalgintzaren Kontseiluak urteroko ohiko batzarrarekin abiatu du urtea. Iaz euskal hiztunok bizi dugun larrialdi linguistikoa salatu ostean, eta oldarraldi judizialari atal berriak eransten zaizkion honetan, bi hitzordu azpimarratu ditu «euskarari arnasa» emateko: apirilaren 6an, euskararentzat justizia eta justizia euskaraz aldarrikatuko dira Baionako kaleetan, eta abenduaren 27an, berriz, Bilbon egingo da «milaka euskaltzale batuko dituen ekitaldia, euskarak behar duen indarraldia gorpuzten hasteko lehen urratsa».

Aurretik, maiatzean Euskaraldiak elkar mugitzera deitu gaitu, eta urte osoan zehar euskara irakasten, lantzen dabiltzan eragileek ere jarraituko dute euren bidean. Oldarraldiaren aurrean indarraldia aldarrikatu ostean, «pizkunde berri bat» abiatzera goaz Euskalgintzaren Kontseilua osatzen dugun kideok.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan