2025-10-16 Albisteak
Handiak izan dira azken hamarkadetan euskararen biziberritze prozesuak izan dituen aurrerapenak, baina handia da, baita ere, aro hori amaitu eta atzeraldia etortzeko arriskua. Horren adierazle da, esaterako, euskarak eta euskal hiztunok bizi dugun larrialdi linguistikoa. Egoera ikusita, euskararen etorkizuna «jokoan» dagoela ohartarazi du Euskalgintzaren Kontseiluak, eta «euskarari etorkizun berri bat emateko» xedez, abenduaren 27an Bilbora deitu gaitu.
Milaka euskaltzale bilduko dira Bilbao Arenan egingo den ekitaldian, eta «euskarak behar duen indarraldia gorpuzten hasteko lehen urratsa» izango da. Kultur kutsukoa izango da ekitaldia, eta hitzartzeak eta musika uztartuko dituzte, musikagileei presentzia nabarmena emanez.
Ekitaldiko sarrerak eskuragarri daude www.pizkundea.eus webgunean.
