HamaikaTB

Denbora bizigarriak hizpide, Jakingunean

Entzungai osorik Jakingunean.

2025-12-18 Albisteak

Marina Garcés filosofoaren Denbora bizigarri baterako. Ilustrazio erradikal berria eta promesaren denbora da Jakin Irakurgaiak bilduman argitaratutako azken liburua. Marina Garcésen bi liburu independente biltzen dira bertan: Ilustrazio erradikal berria eta Promesaren denbora. Olatz Mitxelenak itzuli du liburua, eta Lorea Agirre Jakineko zuzendariak eta Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak idatzi dute hitzaurrea.

Liburu horren bueltan bildu ziren Durangoko Azokan Garcés, Agirre eta Mitxelena, Jakinek, Badalabek, Euskalgintzaren Kontseiluak eta TEKSek antolatutako mahai inguruan. Haritz Azurmendi Jakineko kidea eta Leire Lison Badalabeko kidea ere batu ziren solasaldira, denbora bizigarri baterako promesen gogoetak oinarri hartuta, euskararen gazte militantziak gaur egun nola sustatu daitezkeen hausnartzera.

Gaur egungo gizartearen analisia egiten du Garcések, gogoetatzera gonbidatzen du irakurlea; izan ere, egoera erreal eta zehatzak hartzen ditu pentsalariak abiapuntu gisa, eta, gerran dagoen mundu batean, denbora eta bizitza bizigarriez hausnartzeko parada ematen du.

Itxaropena galdua dugun orainaldi honetan, esperantza sortzeaz ari zaigu Marina Garcés. Etsipenaren eta krisi multipleen aurrean, esperantza elikatzeaz eta lantzeaz. Dogmen aurka egin eta elkarrekin mundu komun bat eraikitzera gonbidatzen gaitu Garcések.

Entzun erreportajea osorik: Bost lagun, denbora bizigarriei buruz

Erlazionatuak

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan