Dabilen pentsamendua Tolosan barrena

2025-02-17 Albisteak

Euskal pentsamenduaren emaria Jakin beharreko 222 esaldi liburuan bildu ostean, zabalkundea kalera eraman dugu, Tolosako San Frantzisko kaleko eserlekuak margotuz. Bertan ibilian euskal pentsamenduaren lagin bat topatu, edo bertan eserita pentsamendua ibil dakigun, bertan topa daitezke honako esaldiak:

  • «Euskararen hautua herri desegin bat berregiteko hautua da» Joxe Azurmendi
  • «Kontatzen ez bazara, kontatzen zaituzte» Katixa Agirre
  • «Etengabe gabiltza azken pospoloarekin jolasean» Gorka Urbizu
  • «Piztutako pospolo batek gehiago argitzen du piztu gabeko itsasargi batek baino» Miren Artetxe

Eskerrak eman nahi dizkiegu Tolosako Udalari ekimena babesteagatik, eta Galtzaundi euskara elkarteari eta Berria egunkariari gauzatzen laguntzeagatik.

Erlazionatuak

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan