2025-02-17 Albisteak

Euskal pentsamenduaren emaria Jakin beharreko 222 esaldi liburuan bildu ostean, zabalkundea kalera eraman dugu, Tolosako San Frantzisko kaleko eserlekuak margotuz. Bertan ibilian euskal pentsamenduaren lagin batekin topo egin edo bertan eserita pentsamendua ibil dakigun, honako esaldiak aurkitu daitezke bertan:
- «Euskararen hautua herri desegin bat berregiteko hautua da» (Joxe Azurmendi).
- «Kontatzen ez bazara, kontatzen zaituzte» (Katixa Agirre).
- «Etengabe gabiltza azken pospoloarekin jolasean» (Gorka Urbizu).
- «Piztutako pospolo batek gehiago argitzen du piztu gabeko itsasargi batek baino» (Miren Artetxe).
Eskerrak eman nahi dizkiegu Tolosako Udalari, ekimena babesteagatik, eta Galtzaundi euskara elkarteari eta Berria egunkariari, gauzatzen laguntzeagatik.