«Dabilen Elea» sari-emate ekitaldiko hitzak

2012-11-01 Artikuluak

Joxe Azurmendi idazle, filosofo eta Jakin Taldeko kideak bi sari jaso ditu udazken honetan: batetik, «Dabilen Elea» Saria, euskal liburuaren unibertsoko bost elkartek ematen dutena (Euskal Editoreen Elkartea (EEE), Euskal Idazleen Elkartea (EIE), Euskal Irudigileen Elkarte Profesionala (APIE-EIEP), Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea (EIZIE) eta Galtzagorri Haur eta Gazte Literaturaren Elkartea); eta, bestetik, Eusko Ikaskuntzaren eta Euskadiko Kutxaren Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien Saria. Bi sari horien emate ekitaldietan esandako hitzak eskaintzen dira zenbaki honetan: «Dabilen Elea» Sariaren ekitaldian Olatz Osa, Joan Mari Torrealdai, Lorea Agirre, Xabier Mendiguren Elizegi eta Joxe Azurmendik esandakoak, eta Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxa Sariaren ekitaldian Joxe Azurmendi sarituak emandako hitzaldia. Jakin aldizkariak ere, horrenbestez, bat egiten du Joxe Azurmendi omendu eta ohoratzeko saio horiekin.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan