Denbora bizigarri baterako. Ilustrazio erradikal berria eta promesaren denbora
2025Marina Garcés (Itzultzailea: Olatz Mitxelena Larreta)
Joxe Azurmendi
Zenbakia: 51 | Urtea: 2023
Oharrekin eta gogoetez osatutako liburua da hau. Azurmendik Europan barrena errepidez, pentsamenduz edo literaturaz egindako bidaietan idatzitako testuak dakartza. Aldean daraman ekipajea ez da nolanahikoa: pentsamenduaren eta literaturaren klasikoak eta modernoak, arkitekturarako afizioa, historiaren epe luzeko ikuspegia eta erudizio kultural erraldoia. Oihartzun horiekin guztiekin garamatza orain Shakespeare irakurtzera, gero Okzitaniaren historiara eta hurrena Italiako errepubliketara, Erdi Aro eta Errenazimendutik hasi eta Modernitatean zehar. Besteak beste, testua gonbidapen bat da Europaren historia kulturala berrirakurtzeko, nazioa XIX. mendeko nazio estatuaren eredutik harago ulertu eta izan dituen erabilera zabalagoak aintzat hartuta.
Beste liburu batzuk
Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.
Egin Jakinkide