Gazako egunerokoa
2024Atef Abu Saif (itzulpena: Irene Arrarats Lizeaga eta Maialen Berasategi Catalan)
Enekoitz Esnaola Karrera
Zenbakia: 5 | Urtea: 2017
Euskal gatazkan bakegintzarako mugarri izan zen Aiete: jarduera armatua utzi zuen ETAk. Luhuso ere izan zen gogoangarri: haren armagabetzearen lehen ekinaldia izan zen. Hurrengo mugarria, Baiona: guztiz desarmatu da ETA, 2017ko apirilaren 8an; Aieteko bake konferentziatik bost urte eta erdira. Espainiako eta Frantziako estatuen jarrera itxia ikusita, eta saioak saio, ETAk azkenerako gizarte zibilari eman zion armagabetzearen ardura politikoa eta teknikoa, eta, lan kolektibo eta iraunkor bat eginez –batik bat, Ipar Euskal Herrian–, Frantziarekin hitzartu zen. “Armagabetzearen euskal eredua”, deitu diote. Aietetik Baionara arteko kontakizuna idatzi du Enekoitz Esnaola kazetariak. Ikerketa lan bat ere bada, kontatu ez den kontu asko jasotzen baitu. Askatu da gatazkaren ondorioak konpontzeko beste korapilo bat. Geratzen da besterik.
17.5 €
ErosiBeste liburu batzuk
Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.
Egin Jakinkide