Zero. Transhumanismoa ate-joka Erdi Aro berrian
2024Aitor Zuberogoitia
Egilea: Jean-Paul Sartre
Hitzaurrea eta itzulpena: Juanmari Agirreurreta
Zenbakia: 48 | Urtea: 2017
Jean-Paul Sartrek 1943an argitaratu zuen L’Être et le Néant (Izatea eta Ezereza) izatearen inguruko tratatu filosofikoa. Autorearen askatasun aldarritzat hartu izan da tratatua, bere oinarrizko obra filosofikotzat. Bi bloke ditu: izatearen inguruko teoria eta askatasunaren teoria. ‘Begirada’ tratatu horren kapitulu luze bat da, obra osoaren egituraren argitan funtsezkoa; izan ere, Juanmari Agirreurretak euskaratu duen testu horretan, teoriaren aparatu kontzeptual osoa biltzen du Sartrek. Begirada aurkezten da bestetasuna nitasunera datorreneko fenomeno bezala: Bestea da uneoro begira diezadakeena. Ildo horretatik, Bestearen existentzia oinarrizkotzat eta jatorrizkotzat jotzen da, bigarrentasunik gabekotzat. Sartreren lan literario nahiz filosofikoetan etengabekoak dira kapitulu honekiko erreferentziak. Juanmari Agirreurretaren beraren hitzaurreak Sartren ibilbide biobliografikoa eta testu horren irakurketa filosofiko eta literarioa azaltzen ditu.
Beste liburu batzuk
Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.
Egin Jakinkide