Zero. Transhumanismoa ate-joka Erdi Aro berrian
2024Aitor Zuberogoitia
Zenbakia: 46 | Urtea: 2014
Jesusen eta Napoleonen ostean, Richard Wagnerri buruz idatzi da liburu gehien. Musikako titan baten aurrean gaude, baina ez da konpositore bat gehiago Mendebaldeko musikan: iraultza artistiko eta politikoaren arteko katebegi birtuoso bat izan zen, gerora Maiakovski, Malevitx, Pound edota Brecht izango ziren mailatik haraindi. Wagnerrek musika jantziaren inguruko guztia problematizatu, aztertu eta politizatu zuen: artearen sozializazioa, eszenaratzea, antzokien barne antolaketa, antzeztearen errituak, konpositoreen arteko ika-mikak, burgesiak hegemonia zuen ikuskizun eredua, interpretazioa, akustika, libretoen zentzua, lanen iraupena. Baina, hala ere, zilegi da Wagnerren egungo pertinentziari buruz galdetzea: zergatik da oraindik baliagarria, estimulatzailea, indarrekoa Wagnerren lana eta Wagner afera artistiko-filosofiko-politiko gisa? ‘Wagner auziari’ heltzen diote, bada, Hedoi Etxartek liburuari egin dion sarrerak eta hautatu eta itzuli dituen Robert Wangermée, Catherine Clément, Slavoj Zizek eta Alain Badiouren lau testuek.
Beste liburu batzuk
Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.
Egin Jakinkide