Zero. Transhumanismoa ate-joka Erdi Aro berrian
2024Aitor Zuberogoitia
Zenbakia: 12 | Urtea: 1999
Roger Bacon filosofo eta zientzialari ingelesa, Doktore miragarria deitua, Oxforden eta Parisen matematika, astronomia, hizkuntza, optika eta alkimia ikasketak burutu ondoren frantziskotar egin zen. Garaiko espiritu berritzaileenetakoa, irekia, jakin-minez betea, hezkuntza erreformatzailea, hezkuntza eskolastiko tradizionala baztertu zuen, autoritatearen eta jasotako iritziaren aurrean arrazoimenaren eta esperientziaren epaia lehenetsiz, eta filosofia eta teologiaren arteko elkarrekintzaren ildoa jorratuz, liburu honetan jasotzen dugun Teologia ikasketarako laburbilduma idazkian (Josemari Regillagak itzulia) suma daitekeenez. Kartzela zigorra ere jasan behar izan zuen bere proposamenen ondorioz. Xabier Andonegiren sarrerak XIII. mendeko unibertsitatearen eta zientziaren inguruabarrak aurkezten ditu.
Beste liburu batzuk
Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.
Egin Jakinkide