Gizakiaren heriotzaz

Zenbakia: 8 | Urtea: 1998

Michel Foucault frantziar filosofoa heriotzaz, espetxeaz, eromenaz, zigorraz, sexuaz aritu zen, hau da, bizi izan zituenekin estu loturiko gaiez, antzutasun abstraktuetatik landa. Liburu honetarako Xabier Apaolazaren hitzaurrearen ondotik hautatutako eta Markos Zapiainek itzulitako idazkietan, bi gai nagusitzen dira: batetik, espetxeak, sortu zenez geroztik, inoiz ez du bete behar omen zituen helburuetarik bakar bat ere burutu; Foucaultek espetxearen iraupen enigmatikoa ikertzen du. Eta, bestetik, ohiturek, aginteak, dagoenak, izaera eta bizimodu apal kontrolagarriak saritzen dituzte; Foucaultek, berriz, izaera-bizimodu arraro kontrolagaitzen asmatzea bultzatzen du, nork bere burua arte-obra gisa sortzea. Izan ere, beti ibili zen askatasun berrien bila.

Paperean

12 €10 € Bazkideak

1
Saskiratu

Digitalean

7 €4 € Bazkideak

1
Saskiratu

Beste liburu batzuk

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan