Kant eta Hegel: gerra eta bakeaz gogoetak

Zenbakia: 3 | Urtea: 1997

Gerraren eta bakearen inguruko eztabaidak garrantzi handia izan du azken hamarkada hauetan, Bigarren Mundu Gerraren ondoren ere, batik bat arma nuklearren mehatxuaren eta Estatu Batuen eta Sobiet Batasunaren arteko disuasio-jokoaren inguruan. Gerra Hotzaren amaierarekin, aldiz, zibilizazio, kultura edo etnia ezberdintasunak izaten ari dira antagonismo eta gatazken iturburu. Ez dago, dena den, historiaren bukaeraren tesiarekin geratzerik. Testuinguru horretan jasotzen ditu liburu honek bakeari eta gerrari buruzko Kanten eta Hegelen ideia nagusiak. Hans-Christian Lucas filosofo alemanak, sarrera orokor baten ondotik, gaiari buruzko bi filosofo handi horien testu nagusiak biltzen ditu, Ibon Uribarrik euskaratuak, beren arteko antagonismo eta bateragarritasunak agerian uzteko asmoz.

Paperean

12 €10 € Bazkideak

1
Saskiratu

Digitalean

7 €4 € Bazkideak

1
Saskiratu

Beste liburu batzuk

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan