Gorka Espiau Idoiaga

Gorka Espiau Idoiaga (Bilbo, 1972). Agirre Lehendakaria Center gizarte eta politika ikasketen zentroko zuzendaria da. Michael Young Fundazioko Senior Fellow eta La Caixa Fundazioak sustatutako Work4Progress ekimenaren zuzendari zientifikoa da. Aurretik, Eusko Jaurlaritzako lehendakaritzaren aholkulari gisa aritu zen. ECOTEC sareko 100 pertsonetako bat da, eta irakasle gonbidatua izan da Montrealgo Diziplinarteko Ikerketa Zentroan (CIRM, McGill University), Senior Fellow AEBetako Bakearen Institutuan eta CICRko (Columbia University) kide nagusia. Elkarri elkarrizketa eta akordiorako mugimenduan ekin zion bere ibilbide profesionalari. Pluja seca (TV3, 2011) eta Parlem les Lluls (TV3, 2012) dokumentalen egilea da, eta berrikuntza sozialari buruzko artikulu eta argitalpen ugari idatzi ditu.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan