miren artetxe

Igor Calzada

Igor Calzada (Donostia, 1975). Soziologian lizentziaduna da eta Enpresa Zuzendaritza Masterra egina du Deustuko Unibertsitatean, eta berrikuntza sozialean doktorea da Mondragon Unibertsitatean, Renoko Unibertsitateko Center for Basque Studies-en landutako Euskal Hiriruntz? tesiarekin. Hainbat unibertsitatetan irakasle eta ikertzaile izan ondoren (MU 2001-2011, Oxford 2011-2021, Aston 2014-2015, Strathclyde 2015-2019, Brusela 2016-2018), gaur egun Gizarte Zientzietako ikertzaile nagusia da Cardiffeko Unibertsitatean. Eusko Jaurlaritzako Ikerketa eta Berrikuntzako zuzendaria izan zen (2009-2011), eta Zientzialari Seniorra eraldaketa digitaletan Europako Batzordean (Italia 2019) eta Nazio Batuen Erakundean (2020). Argitalpen ugariren artean, hauek ditu azken liburuak: Smart City Citizenship (Elsevier, 2021) eta Emerging Digital Citizenship Regimes (Emerald, 2022). Azken urteetan sari hauek jaso ditu: Fulbright Scholar (2022) Kalifornian eta Learned Society of Wales (2023).

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan