Imanol Esnaola Arbiza (Lezo, 1971). Filologian lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Naziogintzako egitasmoei eskaini die bere ibilbide profesionala: Bat aldizkariko editore eta SEI elkarteko koordinatzaile, Udalbiltzako zuzendaritza teknikoko kide eta 2004-2021 artean Gaindegiako koordinatzaile, Eusko Ikaskuntzan lurralde orekako zuzendari zientifiko (2019-2021). Ardura horietatik, egungo Euskal Herriari buruzko ezagutza jaso eta ezagutzera emateko hainbat proiektutan parte hartu du.