Irati Mogollon Garcia (Lezo, 1991). Soziologian lizentziaduna da eta ‘Ikasketa feministak eta generokoak’ masterra egina du, biak Euskal Herriko Unibertsitatean. Egun, bizitza sostengatzeko estrategia kolektiboei buruzko doktoretza burutzen ari da EHUn. Bere lan lerro nagusiak ekonomia feminista, bizitzaren sostengarritasuna, zahar-ahalduntze feminista eta urbanismo feminista dira. Arquitecturas del cuidado liburuaren egilea da (Icaria, 2019; Ana Fernández Cuberorekin batera). Ikerketa alorrez gaindi, formakuntza eta talde fazilitazio lanetan ere aritu ohi da etxebizitza kolaboratiboetan, zahar-ahalduntze feministan zein ekonomia feministan aritu nahi duten norbanako, kolektibo zein administrazio publikoko langileekin.