Zaloa Basabe Gutierrez (Bilbo, 1978). Kazetaritzan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta ‘Nazioarteko Lankidetza eta Garapena’ graduondokoa ere egin du bertan. Generoan aditu titulua du Nafarroako Unibertsitate Publikoan, eta ikerkuntza feministarako metodologia ikasketak ere egin ditu Universitat Rovira i Virgili-n. Txalapartako editorea izan zen. Equala Aholkularitza sozialean genero aholkularia izan da. Iruñeko Udaleko Berdintasun teknikaria eta gaur egun Berdintasun Alorreko koordinatzailea da. Hainbat komunikabidetan aritu da kolaboratzaile gisa: Nabarra, Nontzeberri, Euskadi Irratia, Euskalerria Irratia, Info7…