Tarana Karim

Tarana Karim (Julfa, Azerbaijan, 1977). Zuzenbidean lizentziaduna da Azerbaijango Nazioarteko Unibertsitatean. Ostalaritzan eta itzulpengintzan jardun da besteak beste, eta gaur egun aktibismoan ari da buru-belarri. Duela hamabost urte Euskal Herrira etorri zenetik hainbat elkartetan ibili da boluntario, hala nola Caritasen eta Gurutze Gorrian. Duela hiru urte Ana Yurd izeneko emakume-elkartea sortu zuen, munduko emakumeak biltzeko, eta Tolosako Emakumeen Etxearen Aldeko Taldean ere badabil. SOS Arrazakerian lanean ari da gaur egun, eta, hori baino lehen, lau urtez aritu zen elkarbizitza bultzatzeko Bizilagunak proiektuaren koordinatzaile.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan