Xabier Landabidea Urresti (Bilbo, 1981). Ikus-entzunezko Komunikazioan eta Administrazio eta Politika Zientzietan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Aisia eta Giza Potentzialean doktorea Deustuko Unibertsitatean. Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko irakaslea eta Udako Euskal Unibertsitateko Talde Eragileko eta Komunikazio Saileko kidea da. (Euskal) komunikazioaren ekosisteman gertatzen ari diren aldaketak aztertzen dihardu. 2014an Lehendakaritzaren Euskal Gizartearen Egoera ikerketa-saria jaso zuen bere doktorego-tesian oinarritutako ‘Euskaldunok eta telebista xxi. mendean’ lanagatik.
Xabier Landabidea Urresti
Jakin-en ekoitzitakoak:
- Durangoko Azokaren balio immaterialaz: hizkuntza, kultura, identitatea eta transmisioa Jakin 213. zenbakia. 2016 Artikulua ikusi
- Euskal kultura 2016 Jakin 217. zenbakia. 2017 Artikulua ikusi
- Euskal kultura 2017 Jakin 223 Artikulua ikusi
- 2020ko Durangoko Azoka Immateriala Jakin 241 Artikulua ikusi
- Euskal Unibertsitatea 2022: loreak arrakaletan Jakin 252 Artikulua ikusi