Garazi Arrula Ruiz

Garazi Arrula Ruiz (Tafalla, 1987). Itzulpengintza eta Interpretazioa lizentzia eta Hizkuntzalaritza masterra egin zituen, biak ala biak Euskal Herriko Unibertsitatean. Doktore tesia aurkeztu zuen 2018an, ‘Autoitzulpenaren teoria eta praktika Euskal Herrian’ izenburuarekin. EIZIEko Zuzendaritza Batzordean aritu zen hiru urtez, Ahotseneako kidea da, eta idatzizko prentsan eta irratian kolaborazioak egin ditu. Haur eta helduentzako literatura lan bana idatzi du, hainbat liburu ekarri ditu euskarara, eta orain editore dabil Txalaparta argitaletxean.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan