Amaia Alvarez Uria (Bilbo, 1978). Euskal Filologian lizentziaduna eta Literaturan doktorea da, biak Euskal Herriko Unibertsitatean. EHUko Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika Saileko irakaslea da. Gasteizko AEKn ibili zen irakasle. Ikerketa-lerro nagusiak hauek ditu: euskara, literatura, feminismoa, LGTBIQ+ kolektiboa eta ikasketa kultural kritikoak. Euskarari ikuspegi feministatik begirako zenbait argitalpen ditu, eta euskaldun eta bollera identitateen arteko gurutzaketa ikertzen duen lana ondu du June Fernandezekin: Mariokerrak. Nola esan/izan bollera euskaraz (Txalaparta, 2023).
Amaia Alvarez Uria
Jakin-en ekoitzitakoak:
- Euskara eta diskriminazio sexuala Ikusi artikulua Jakin 142. zenbakia. 2004 aldizkaria
- Euskal emakume idazleen lekua literaturaren historian. Dorrearen arrakalak agerian uzten Ikusi artikulua Jakin 148. zenbakia. 2005 aldizkaria
- ‘Euskal bolloen’ intersekzioetan barrena Ikusi artikulua Jakin 253 aldizkaria
- Zein da mariokerren mintzoa? Sexu-genero disidenteak berba bila Ikusi artikulua Jakin 276 aldizkaria