Imanol Murua Uria

Imanol Murua Uria (Zarautz, 1966). Gizarte komunikazioan doktorea da, ETAren jardun armatuaren bukaerari buruzko doktore-tesiarekin. Euskal Herriko Unibertsitateko Kazetaritza II saileko irakaslea da. Argia, Euskaldunon Egunkaria, Jakin, Egunero eta Berria-n aritu da kazetari. Besteak beste, liburu hauek argitaratu ditu: Suetena Belfasten (Susa, 1996; Humberto Unzuetarekin batera), Palestina zauritua (Susa, 1998), Euskaltzaindia. Ekin eta jarrai (Euskaltzaindia, 2009; Joan Mari Torrealdairekin batera), Loiolako hegiak (Elkar, 2010) eta Ekarri armak. ETAren jardun armatuaren bukaeraren kronika (Elkar eta Berria, 2015). Jakin Taldeko kidea da.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan