Daniel Escribano

Daniel Escribano (Palma, 1978). Itzultzailea, Soziologian doktorea Bartzelonako Unibertsitatean, eta euskara-irakurle ohia Konstantzakoan. Hauexek ditu ikergai nagusiak: hizkuntza-zuzenbidea, gizarte-mugimenduen eta aldaketa politikoaren arteko harremana 1970eko hamarkadako Euskal Herrian, eta euskal kondagintza garaikidea. Liburu hau idatzi du, doktoretza-tesian oinarritua: El conflicte lingüístic a Catalunya, el País Valencià i les illes Balears durant la Segona República (Lleonard Muntaner, Editor/Obra Cultural Balear, 2020). Hainbat itzulpen lan ere argitaratu ditu; besteak beste: Pomes perdudes. Antologia de la narrativa basca moderna (Tigre de Paper, 2014), eta, Àngel Ferrerorekin batera, James Connollyren artikuluen bilduma hau: La causa de obrera es la causa de Irlanda. La causa de Irlanda es la causa obrera. Antología (1896-1916) (Txalaparta, 2014).

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan