miren artetxe

Jenaro Garate

Jenaro Garate (Elgoibar, 1927). Jesuita sartu eta humanitate eta filosofia ikasketetan aritu zen (1943-1951), agnostizismo sakonera jausi arte. Madrilgo Unibertsitatean ekonomialari egin arren, bere bizitza guztian filosofiazko gaiak —batez ere— irakurtzen eta aztertzen jardun izan du, pentsamenduaren itsas zabalean ia norabiderik gabe igerian, gehienetan bakarrik eta erdi narrutsik; filosofiako gai edo autore zehatzak lantzeari uko egin eta han ala hemen bere galderentzat erantzun bilari. Ez du inoiz uste izan filosofiaz ezer idatziko zuenik —zerbait ekonomiazko jardunetan izan ezik—; baina hirurogeita hamar urtetik gorakoetan lur zabal eta pozgarrira heldu dela dio. Liburu hau da bere aurkikuntzaren eskaintza.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan