2026-10-23 Euskadi Irratia
Abenduaren 16tik 18ra egingo dugu Joxe Azurmendi. Euskal pentsamenduaren ur-jauzia II kongresua, EHUko Joxe Azurmendi Katedrarekin elkarlanean. 2019ko lehen edizioarekin hasitako bideari jarraipena emango diogu EHUko Carlos Santamaria zentroan (Donostia). Euskal pentsamenduaren testuinguru berriez, etorkizuneko erronkez, egiturez eta azpiegiturez jarduteko hitzaldiak eta solasaldiak hartuko ditu egitasmoak, herrigintzako, kulturgintzako eta akademiako 150 parte hartzaile baino gehiago bilduz, askotariko gai eta formatutako 40 saiotan. Iñaki Zabaleta Gorrotxategi Joxe Azurmendi Katedrako zuzendariak eta Alba Garmendia Castaños kongresuko antolatzaile taldeko kideak eman dituzte kongresuaren bigarren edizioari buruzko xehetasunak.