2026-07-20 Aldizkaria
Egungo kooperatibismo eraldatzailearen hurbilketa teorikoa proposatzen du Enekoitz Etxezarreta Etxarrik 273-274. zenbakirako idatzi duen ‘Kooperatibismo eraldatzailearen pentsamenduaren oinarriak’ artikuluan.
Kooperatibismo eraldatzailearen hurbilketa hori kooperatibismoaren eta ekonomia solidarioaren erreferentzia ezberdinen perspektibatik egiten du Etxezarretak, nagusiki erreparatuz horiek esparru komunitarioarekin ezarritako loturei.




