2026-07-02 Euskadi Irratia
Duela urtebete utzi gintuen Joxe Azurmendik, 2025eko uztailaren 1ean, eta nabaria da oraindik pentsalariak utzitako hutsunea eta ondarea. Berak hala erabakita, hilbeilarik eta hileta publikorik gabe joan zen, baina agurtzeko behar sozialak sareak eta bihotzak bete zituen.
Urteurrenaren harira, aitortza eta omenaldi ekitaldia egingo diogu uztailaren 4an Zegaman, haren jaioterrian. Omenaldia, baina, ez da 2026an Azurmendirekin lotuta egin den edo egingo den ekitaldi bakarra. Horren adibide da, esate baterako, ekainean aurkeztu genuen Gure klasizismo txikia liburua edo abenduan egingo dugun Joxe Azurmendi. Euskal pentsamenduaren ur-jauzia II kongresua.
Xabier Eizagirre Jakineko kideak eman ditu ekitaldien xehetasunak Euskadi Irratiko Jakingunean.