2026-06-24 2026: Euskara esanindartzeko bidean
Ikus-entzunezko forma berrietako euskarazko adierazkortasuna izan zuten hizpide Lander Arretxea Bereziartuak (Hiru Damatxoko kidea eta Linbo-ko zuzendaria), Ana Sarria Muxikak (BADA Ipar EHko gazte hedabideko kidea eta kazetaria) eta Martin Ziarrusta Sanzek (Belarrijana podcasteko aurkezlea eta musikaria).
Euskara esanindartzeko bidean: adierazkortasuna euskaraz lantzeko eztabaidak, gakoak eta hautuak izenburua hartu du 2026ko Jakin Jardunaldiak. Usurbilgo Udalarekin eta UEUrekin elkarlanean, euskara adierazkorra sortzeko eta gizarteratzeko gako, irizpide eta azpiegituren inguruan gogoeta egin dugu.
