| Iker Eizagirre Zufiaurre (Irun, 1988). Antropologoa da formazioz (UNED eta Euskal Herriko Unibertsitatea) eta kooperatibista ofizioz: Hiritik At kooperatibako kidea da, eta, beraz, baita BDSKoop polo-kooperatiboko eta Olatukoop sareko kidea ere. Aholkularitza teknikoaren alorrean, tokiko garapenarekin, hirigintzarekin eta ekonomia sozialarekin lotura duten proiektuen bide-laguntzan aritzen da, batez ere. Bestalde, kooperatibagintza eraldatzailearen irismena handitu asmoz, ikerketan aritu da, baita Laia aldizkarian artikuluak idazten ere. |