Ramón Grosfoguel: «Katalunia eta Euskadi deskolonizatzeko bidea aliantza estrategikoa egitea da»

2026-04-21 Elkarrizketak

Duela gutxi Ramón Grosfoguel Euskal Herrian izan da. Grosfoguel Kaliforniako Berkeley Unibertsitateko irakasle emeritua da, mundu mailako intelektuala, eta teoria dekolonialaren sortzaile nagusietako bat. Haren proposamena, eta pentsalari dekolonialena oro har, modernitateari goitik beherako zuzenketa egitean datza. Labur-labur, Grosfoguelen iritziz, Europatik abiatutako munduaren kolonizazioarekin, sistema ekonomiko bat ez ezik, zibilizazio-sistema oso bat ere hedatzen da: Mendebaldeko zibilizazioa. Eta sistema horrek zera du ezaugarritzat, elkarren osagarri diren zapalkuntza-ardatzen gain funtzionatzea. Bere solasaldi eta artikuluetan behin eta berriz gogorarazten digu, harentzat, ekonomia kapitalista ardatz horietako bat besterik ez dela, eta badirela beste zapalkuntza ardatz batzuk ere, hala nola diren generoari, kulturari, hizkuntzari, epistemologiari edota arrazari dagozkienak. Zapalkuntza ardatz horiek osatutakoari deritzogu Mendebaldeko zibilizazioa. Hori teoriaz hitz bitan esan daitekeena. Grosfoguel teorialariaz, berriz, kausitu dugu haren alderdirik nabarmentzekoena arazo eta errealitate zehatzetan lur hartzeko duen borondatea dela; hala ibili da, egun hauetan, adibidez, Euskal Herriko errealitatean, hankak lurrean dituela.

Irakurri pdf-a

Erlazionatuak

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan