2026-02-10 Albisteak
Pako Sudupe Elorzak artikulu digitala argitaratu du Jakinen, Joxe Azurmendiren eta erlijioaren arteko harremanaren inguruan. Suduperen arabera, «Azurmendi ez da nabarmendu erlijioaz oparo idazteagatik», baina hark idatzitakotik lagin bat hautatu eta iruzkindu du, irakurleak Azurmendiren hausnarketa sakonen ideia egoki bat egin dezan. Izan ere, «gizarte alorreko beste hainbat sailetan bezala, Azurmendik, erlijioan ere, oso ikuspegi eta ideia bereziak agertu dizkigu, sinestunentzat bezala sinesgabeentzat ere jakingarri gerta litezkeenak».
Irakurri artikulua osorik, hemen: ‘Joxe Azurmendi eta erlijioa‘
