HamaikaTB

56ko belaunaldiak gaur egun duen lorratzaz, Jakingunean

Entzungai osorik Jakingunean.

2025-12-02 Albisteak

Xabier Eizagirre Gesalaga Jakineko kideak 56ko belaunaldiaren lorratza euskal pentsamenduan liburua argitaratu berri du, Iñaki Zabaleta Gorrotxategi EHUko Joxe Azurmendi Katedrako zuzendariarekin batera. Ur-jauzia bildumako 6. liburua da, eta Arantzazun bizi: iragana, orainaldia eta etorkizuna zer? eta 56ko belaunaldia, Jakin Taldea eta Joxe Azurmendi Udako Ikastaroak ditu oinarri.

1956ko belaunaldia, Arantzazu, Jakin Taldea eta Joxe Azurmendi ditu hizpide liburuak, baita kontzeptu horiek guztiek gaur egun duten presentzia ere. Izan ere, euskal pentsamendua aztertu eta lantzen jarraitzeko, «beharrezkoa» da 56ko belaunaldiari erreparatzea. Ekintzaile gazte horiek sustatu zuten pentsamenduak norabide aldaketa bat eragin zuen euskal pentsamenduan. Itxaropena ekarri zuen 56ko belaunaldiak: herri txikitu bat berregiteko proiektua ekarri zuen.

Egoera aldatu egin da zazpi hamarkadatan, baina atzoko eta gaurko auzien artean, badira hauteman daitezkeen paralelismoak. Besteak beste, ikus daiteke oinarrizko arazoa ez dela hain desberdina: oraindik ere Euskal Herriaren etorkizuna berrasmatzea dela erronka. Horregatik nabarmentzen dute liburuan atzera begiratzearen garrantzia, «ezin dugulako gure etorkizuna eraiki gure iragana ezagutu gabe».

Entzun erreportajea osorik: 56ko belaunaldiaren iraganaz eta orainaz.

Erlazionatuak

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan