HamaikaTB

‘56ko belaunaldiaren lorratza euskal pentsamenduan’ liburua, eskuragarri

Ur-jauzia bildumako azken liburua da.

2025-11-11 Albisteak

Ur-jauzia bildumako 6. liburua da 56ko belaunaldiaren lorratza euskal pentsamenduan. Xabier Eizagirre Gesalaga Jakineko kidea eta Iñaki Zabaleta Gorrotxategi EHUko Joxe Azurmendi Katedrako zuzendaria dira argitaratzaileak, eta Arantzazun bizi: iragana, orainaldia eta etorkizuna zer? eta 56ko belaunaldia, Jakin Taldea eta Joxe Azurmendi Udako Ikastaroak hartu dituzte liburua ontzeko oinarri gisa.

Arantzazutik abiatutako 56ko belaunaldiari erreparatzearen beharra nabarmendu dute Ur-jauzia bildumako azken liburuan, etorkizuna eraikitzeko, iragana ere ezagutu behar delako: «Oraindik ere Euskal Herriaren etorkizuna da erronka. Horregatik da garrantzitsua atzera begiratzea, ez hor geratzeko, baizik eta aurrea non dagoen jakiteko».

Bilduma honek euskal pentsamendu garaikidea garatu eta zabaltzea du helburu, eta Joxe Azurmediren ur-jauziaren metaforak biltzen du bere asmoa. Jakin Fundazioak eta UPV/EHUko Joxe Azurmendi Katedrak lankidetzan osatu dute bilduma, Laboral Kutxaren laguntzarekin.

Liburuxka dagoeneko eskuragarri dago, hemen: 56ko belaunaldiaren lorratza euskal pentsamenduan.

Erlazionatuak

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan