2025-03-14 Albisteak

Altzok milurtekoaren inguruan antolatutako jardunaldien baitan, martxoaren 15ean Emakumearen eraikuntza historian, eta etorkizunari begirada gaia jorratuko dute. Saioa borobiltzeko, Lorea Agirrek bideratuko du Emakumearen irudia zimenduetatik eraberritzea mahai ingurua, Cira Crespo Cabillo eta Agurtzane Paz Crespo adituekin. Goizeko 10:00etan hasiko da saioa, eta historialari bakoitzak hitzaldi bat emango du lehenik: Erdi Aroko emakumeen estereotipoez ariko da Paz eta euskal emakumeen eraikuntza ikuspegi dekolonialetik landuko du Crespok. Azkenik, bien arteko solasaldia gidatuko du Agirrek iraganetik gerorako bilakaeran.
Jardunaldiak irekiak izango dira, interesa izan dezakeen edonorentzat.