Cookie aukerak
Pertsonalizatu Adostasun Hobespenak

Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen laguntzeko eta zenbait funtzio betetzen laguntzeko. Cookie guztiei buruzko informazio zehatza aurkituko duzu jarraian baimen-kategoria bakoitzean.

"Beharrezkoak" gisa sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira gunearen oinarrizko funtzionalitateak gaitzeko.... 

Beti aktibo

Beharrezko cookieak beharrezkoak dira gune honen oinarrizko ezaugarriak ahalbidetzeko, hala nola, saio-hasiera segurua emateko edo zure baimen-lehentasunak doitzeko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko daturik gordetzen.

Cookie funtzionalek funtzionalitate batzuk egiten laguntzen dute, hala nola, webguneko edukia sare sozialetako plataformetan partekatzea, iritziak biltzea eta hirugarrenen beste eginbide batzuk.

Cookie analitikoak bisitariek webgunearekin nola elkarreragiten duten ulertzeko erabiltzen dira. Cookie hauek bisitari-kopurua, errebote-tasa, trafiko-iturburua eta abar bezalako neurriei buruzko informazioa ematen laguntzen dute.

Iragarki-cookieak bisitariei aurretik bisitatu dituzun orrietan oinarritutako iragarki pertsonalizatuak eskaintzeko eta iragarki-kanpainen eraginkortasuna aztertzeko erabiltzen dira.

Jakin 266: Paulo Iztueta, pentsamendu burujabea xede

2025-02-24 Albisteak

Historia bizia sailean, Paulo Iztueta Armendariz idazle eta eragilea elkarrizketatu du Ibai Iztueta semeak. Aita-semeen arteko elkarrizketak irudikatzen du pentsamendu baten transmisioak dakarren sokari eta korapiloei heltzeko aukera. Iztuetaren bizitza eta ibilbide kultural eta intelektuala ezagutzeko irakurgai aparta.
Bestetik, Nekane Goikoetxeak artikulu batean bildu du Joseba Intxaustik euskararen historia sozialari egindako ekarpenaren garrantzia. Iztuetaren eta Intxaustiren bideak txirikordatu egiten dira aldizkarian zehar zenbait ideiatan, elkar hobeto ulertzeko modua eskainiz.

‘Paulo Iztueta Armendarizi elkarrizketa’
Ibai Iztueta Azurmendi
Paulo Iztueta pentsalari, idazle eta eragilearen bizitzan murgilduko gaitu Ibai Iztueta semeak egindako elkarrizketak, Berastegiko haurtzarotik, Tolosa, Areatza eta Erroman barrena ikasketak egin ostean, Ipiñaburura apaiz eta handik erbestera pasatuz. Parisko Historia eta Soziologia ikasketak, UZEIko lanak, Utriusque Vasconiae argitaletxearen sorrera eta ekarpena, EHUko Pedagogia irakasle… Ibilbide osoan agertuko da euskal pentsamendua, Iztueta semeak, sarreran, aitaren haritik dioen moduan: «pentsamendu propiorik gabe ez dago askatasun propiorik, indarraren jabe den auzoak emandako askatasuna baizik».

 

‘Joseba Intxaustiren nabigazio-karta katalandarra euskararen historia sozialean itsasoratzeko’
Nekane Goikoetxea Agirre
2023ko udan zendutako Joseba Intxaustiri Seguran iaz eskaini zitzaion omenaldian haren obraren inguruko gogoeta eginik, Goikoetxeak euskararen historia sozialari Intxaustik egindako ekarpen erabakigarria aztertu du artikuluan. Goikoetxearen aburuz, «mapa argi bat» utzi digu Intxaustiren euskararen historia sozialak, «erabil dezagun».

Zenbakia ixteko, Egunen gurpilean sailean, Shu Otero eta Cira Cresporekin batera, hemendik aurrera hirukoa osatuko duen Jokin Bergara Egurenen estreinako testua.

Erlazionatuak

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan