miren artetxe

Gazako egunerokoa

Atef Abu Saif (itzulpena: Irene Arrarats Lizeaga eta Maialen Berasategi Catalan)

Zenbakia: 15 | Urtea: 2024

Atef Abu Saif Gazan jaio zen, baina 2019an, Palestinako Aginte Nazionalak Kultura ministro izendatu zuenean, Zisjordaniara aldatu zen. 2023ko urriaren 7an, baina, atzera berriz Gazan zegoen. Bere karguarekin lotutako hainbat konpromiso zituen, eta pentsatu zuen konpromiso haiek eta senideak bisitatzea uztargarriak izan zitezkeela. Horregatik berekin eraman zuen Yasser, hamabost urteko semea. Egun hartan, infernuko ateak parez pare ireki ziren Gazan. Israelgo armadaren inbasioaren lehenengo momentutik kale gorrian, aita-semeek hara eta hona ibili behar izan zuten iheska, gainerako gazatarrek
bezala, aterpe bila baino gehiago –Gazan aterperik ez dago-eta– herioari izkin egiten. Horrela, 85 egun, harik eta handik nola edo hala atera ahal izan zuten arte. Egun haietan, ikusitakoari eta oroz gain bizitakoari buruzko kronikak ahal bezala idatzi  zituen Atef Abu Saifek, eta Gazatik mundura bidali, hori ere ahal bezala, sakelakoaren mezu edo audio laburren bitartez. Kronika horiek gertatuaren lekukotasun paregabea ematen dute. Guztiak bilduta, genozidio baten egunerokoa osatzen dute.
Gazakoa sarraski telebisatua da, bai, baina lan honek berriz ere agerian uzten du ez dela guztiz egia irudi batek hamaika hitzek baino gehiago balio duenik.

 

*Liburuaren irabaziak irabazi asmorik gabeko Medical Aid for Palestinians, The Middle East Children’s Alliance eta  Sheffield Palestine Solidarity Campaign elkarteentzako izango dira

Paperean

20 €17 € Bazkideak

1
Saskiratu

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan