2024-03-14 2022: Euskal Herria 2040
‘EH2040: demografia, lurraldea, zaintza, hizkuntza’ izenburua hartu du 2022an Usurbilgo Jakin Jardunaldiak. Usurbilgo Udalarekin eta UEUrekin elkarlanean, aurreikuspen demografikoak lurraldeari, zaintzari eta hizkuntzari begira ageri dituen erronkak aztertuz, etorkizun desiragarri baterako pausoak irudikatzen ahalegindu gara bertaratuok.
Bigarren hitzaldian, Marta Luxan EHUko soziologia irakasle, demografian doktore eta AFITeko kideak ‘Irakurketa demografiko bat: kopuruetatik bizitza duinetara’ hitzaldia eskaini du.
Kongresuko gainontzeko hitzaldiak ere ikusteko moduan daude Jakinen Youtubeko kanalean.
Jardunaldiaren informazio osoa UEUren atarian.