Frantziako Kode Zibilaren lehen proiektua: atariko hitzaldia

Zenbakia: 13 | Urtea: 2000

Jean Étienne Marie Portalis legelariak Frantziako Iraultzaren harian eta Napoleon Bonaparteren eraginpean gorpuztu zuen, beste legelari batzuekin batera, Code Civil (1804) frantziarra. Lege testu horren aurkezpenerako prestatu zuen Portalisek Atariko Hitzaldi sonatua. Andres Urrutiak euskaratu duen testu horretan agertzen dira haren pentsamenduaren funtsak: iusnaturalismoa, giza arrazoimenaren indarra, lege idatzia eta batua, estatu osorako bakarra eta nazio batzar legegileak emana. Horiexek dira, besteak beste, Portalisen ardatzak eta, orobat, XIX. mende hasieran Frantziako Iraultzak ondutako zuzenbidearen ezaugarri berriak. Andres Urrutiaren beraren sarrerak Portalisen pentsamenduaren eta zuzenbidearen filosofiako oinarrizko idazki honen gakoak erakusten ditu.

Paperean

12 €10 € Bazkideak

1
Saskiratu

Digitalean

7 €4 € Bazkideak

1
Saskiratu

Beste liburu batzuk

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan