Pentsamendu bat gure munduari. Joxe Azurmendi Kongresua

Xabier Eizagirre Gesalaga eta Iñaki Zabaleta Gorrotxategi (argk.)

Zenbakia: 2 | Urtea: 2021

Joxe Azurmendiren pentsamendua ur-jauzi bat da. Zer ez du Azurmendik aztertu? Filosofia, politika, zientzia, teknika, historia, zuzenbidea, artea, gizartea, kultura, hizkuntza, ekonomia, literatura, erlijioa… Azurmendi filosofo, pentsalari eta idazle handi eta oparoa da. Bere ekarpena, sustraitua eta noranahikoa aldi berean eta halabeharrez. Beti euskaraz, beti euskaratik. Horregatik, Azurmendi oinarri, abiapuntu edo inspirazio iturri hartuta, kulturaz, nazioaz, estatuaz, gizabereaz, etikaz, politikaz, gizarteaz, kooperatibismoaz, hizkuntzaz eta pentsamenduaz egin dute gogoeta 52 euskal pentsalarik, 2019ko abenduko Joxe Azurmendi Kongresuan aurkeztutako hitzaldiak idatzira ekarriz. Horrenbestez, Azurmendik berak iradoki bezala, pentsamenduaren ur-jauziak bere bidea egiten jarraitzen du.

Paperean

28 €28 € Bazkideak

1
Saskiratu

Beste liburu batzuk

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan