Cookie aukerak
Pertsonalizatu Adostasun Hobespenak

Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen laguntzeko eta zenbait funtzio betetzen laguntzeko. Cookie guztiei buruzko informazio zehatza aurkituko duzu jarraian baimen-kategoria bakoitzean.

"Beharrezkoak" gisa sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira gunearen oinarrizko funtzionalitateak gaitzeko.... 

Beti aktibo

Beharrezko cookieak beharrezkoak dira gune honen oinarrizko ezaugarriak ahalbidetzeko, hala nola, saio-hasiera segurua emateko edo zure baimen-lehentasunak doitzeko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko daturik gordetzen.

Cookie funtzionalek funtzionalitate batzuk egiten laguntzen dute, hala nola, webguneko edukia sare sozialetako plataformetan partekatzea, iritziak biltzea eta hirugarrenen beste eginbide batzuk.

Cookie analitikoak bisitariek webgunearekin nola elkarreragiten duten ulertzeko erabiltzen dira. Cookie hauek bisitari-kopurua, errebote-tasa, trafiko-iturburua eta abar bezalako neurriei buruzko informazioa ematen laguntzen dute.

Iragarki-cookieak bisitariei aurretik bisitatu dituzun orrietan oinarritutako iragarki pertsonalizatuak eskaintzeko eta iragarki-kanpainen eraginkortasuna aztertzeko erabiltzen dira.

[222 esaldi] Kike Amonarriz

2025-06-10 222 esaldi

«Komunitate gisa, jendaurreko jardunetan euskaraz egiteko ohitura falta dugu euskaldunok, oraindik ere. Kosta egiten zaigu. Mendeetako isiltasuna gure memoria kolektiboan itsatsita daukagu.»

Amonarriz, Kike (1997): ‘Soziolinguistika‘, Jakin 100, 29-44.

Kike Amonarriz (Tolosa, 1961) soziolinguista, umorista eta telebista-aurkezlea da. Euskal Filologian lizentziatu zen, eta euskara teknikari edo SIADECO gizarte ikerketarako elkarteko ikertzaile gisa jardun izan du. Euskalgintzan aritu izan da gaztetatik, eta Euskaltzaleen Topaguneko lehendakari ere izan zen. Euskal Telebistako euskarazko programetan aurkezle izateagatik egin zen ezaguna. Kultur arloan, ordea, txiste kontalari eta umoregile gisa ere ibili izan da, baita hainbat hedabidetako kolaboratzaile gisa ere, ARGIA edo Jakin kasu.

‘Egunen gurpilean’ ataleko kolaboratzaile izan zen Jakinen Amonarriz, soziolinguistika gaiak jorratuz. Pieza horietako batetik aterata dago Amonarrizen liburuxkako aipua, ‘Euskaldunen mikrofonoekiko alergia’ izenburudun ataletik. Urte haietako Tolosako Inauterietako fenomeno batetik abiatzen da: herri nahiko euskalduna izanda ere, inauterietan erdal giroa nagusitzen zela ohartzen zen, mikroak hartzen zituzten euskaldunek ere erdarara jotzen zutela. Adibide horren atzean euskaldunen mendeetako gutxiespena ikusten zuen Amonarrizek, euskara hizkuntza pribatua eta euskaldunak jende motza eta isila zirela behin eta berriro sinestarazten zuena. Hortik eratortzen ziren, gero, euskaldunek eurek egindako hautuak eta hizkuntzarekiko aurreiritziak: euskarak umorerako balio ez zuela sinestea, mikroa hartzeko lotsa izatea edo partekatutako erreferentzia sozial eta kulturalen urritasuna. Amonarrizek uste eta hutsune horien aurkako hainbat ekimen aipatzen ditu, eta hiru hamarkada beranduago ere, gogoan hartzekoak dirudite, bai ekimen horiek, baita Amonarrizek hitzek ere.

Oraindik ez badaukazu, gogoratu Jakin beharreko 222 esaldi liburuxka hemen eros dezakezula.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan