[222 esaldi] Xan Aire

2026-06-25 222 esaldi

«Ez dut gorde nahi datu soziolinguistikoak dramatikoak direla. Baina ez dut gorde nahi ere datu horiek iraultzeko partekatzen ditugun dinamikak biziki ederrak direla. Badute salbaziotik, baina badute bereziki bizinahi eta biziberritzetik».

Aire, Xan (2018): ‘Hezkuntza eta Hizkuntza: osotasun baten bila’, Jakin 224, 65-82.

Xan Aire (Urepele, 1984). Frantses letrak eta euskal filologia ditu ikasiak. Lehen ofizioz kazetaria da, Le Journal du Pays Basque eta Berria egunkarietan bereziki. Egun, Seaskako Hizkuntza Proiektuaren koordinatzailea da. Euskararen erabilpen sozialaren gaia nolabait gizarteratu beharrez, soziolinguistika-dibulgatzaile amateurra ere bada Ipar Euskal Herrian, Euskaltzaleen Topagunearen eskutik, batez ere tailer desberdinen bidez, euskaraz zein frantsesez, publiko anitza xede. Garabide hizkuntza-kooperazio elkartearen kolaboratzailea da, eta Aldudeko ibarreko Adur euskara elkartekidea.

Argitxu Noblia Richard kultur eta politika eragilearen bizitzan eta jardunean ardaztuta dago Jakin-en 224. zanbakia: Historia bizia sailean, Argitxu Noblia Richard elkarrizketatu du Amagoia Gurrutxaga Urangak. Elkarrizketa osatuz, Noblia Richarden ibilbideari lotutako alor batzuk jorratu ditu Xan Airek ‘Hezkuntza eta Hizkuntza: osotasun baten bila’ artikuluan, Seaskaren egungo eta etorkizuneko erronkak aletuz. Horiek horrela, Seaskaren orainetik abiatuz, etorkizuneko erronkak iradokitzen dituzten apunteak eskaintzen ditu, euskaratik hezkuntzara, ahozkotasunetik Euskal Baxora, proiektu burujabe osoagoa gizarteratzeko asmoz.

Oraindik ez badaukazu, gogoratu Jakin beharreko 222 esaldi liburuxka hemen eros dezakezula.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan