Cookie aukerak
Pertsonalizatu Adostasun Hobespenak

Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen laguntzeko eta zenbait funtzio betetzen laguntzeko. Cookie guztiei buruzko informazio zehatza aurkituko duzu jarraian baimen-kategoria bakoitzean.

"Beharrezkoak" gisa sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira gunearen oinarrizko funtzionalitateak gaitzeko.... 

Beti aktibo

Beharrezko cookieak beharrezkoak dira gune honen oinarrizko ezaugarriak ahalbidetzeko, hala nola, saio-hasiera segurua emateko edo zure baimen-lehentasunak doitzeko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko daturik gordetzen.

Cookie funtzionalek funtzionalitate batzuk egiten laguntzen dute, hala nola, webguneko edukia sare sozialetako plataformetan partekatzea, iritziak biltzea eta hirugarrenen beste eginbide batzuk.

Cookie analitikoak bisitariek webgunearekin nola elkarreragiten duten ulertzeko erabiltzen dira. Cookie hauek bisitari-kopurua, errebote-tasa, trafiko-iturburua eta abar bezalako neurriei buruzko informazioa ematen laguntzen dute.

Iragarki-cookieak bisitariei aurretik bisitatu dituzun orrietan oinarritutako iragarki pertsonalizatuak eskaintzeko eta iragarki-kanpainen eraginkortasuna aztertzeko erabiltzen dira.

[222 esaldi] Txillardegi

2025-01-13 222 esaldi

«Saiakeraren bidez ipuinetatik egiara igarotzen gara, nahikundetik nahira, malkoetatik ekintzara, atzotik biharrera. Urrats hori eman duen hizkuntzak bere burua salbatzeko bidean jarri du. Herri horrek bizitzea erabaki du».

Alvarez Enparantza, Jose Luis Txillardegi (1970): ‘Saiakera eta hizkuntzen pizkundea‘, Jakin Sorta 2, 55-64.

 

Euskal Herriko historian leku berezia duen pentsalari, hizkuntzalari, eragile eta idazlea da Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi (Donostia, 1929-2012). ’56ko berpizkundea’ dei dezakegun garaiko seme eta eragilea izan zen, eta euskararen estandarizazioan, euskal kulturaren modernizazioan eta nazioaren eta hizkuntzaren arteko loturaren ikuspegian aitzindari izan zen Euskal Herrian, politikaren nahiz kulturaren esparruan. Horretaz gain, interes-mundu zabala izan zuen Txillardegik, hasi musika klasikotik eta astronomiaraino. Haren obran ondo islatzen da donostiarrak izan zuen eragina eta egin zuen ekarpen intelektuala; eta osorik dago eskuragarri Digitalizazioa atalean.

Liburuxkako esaldia Jakin Sorta-ren bigarren zenbakian argitaratu zen, nahiz eta 1966an jada idatzita eduki. Aldizkariaren 1969ko debekuaren ostean argitaratutako monografiak ziren Sortak, eta bigarrenak Salbatore Mitxelenari buruzko lanak zekartzan. Txillardegik Mitxelenaren ekarpena balioetsi nahi du artikuluan, saiakeragintzak beste bide bat irekitzen diolakoan kultur komunitateari. Literatura, bereziki poemagintza, erromantikoari iraganerako ihesa ikusten dion bitartean (haren balioa eta ederra ukatu gabe, hala ere), saiakeraren bitartez hizkuntza gizartearen mintzabide eguneratu bihurtzeko bidean jartzen dela esango du. Etxera ekarrita: penak euskaraz kantatu eta auziak gaztelaniaz pentsatu beharrean, euskara eztabaidarako eta pentsamendurako ere gaitzea, alegia.

Oraindik ez badaukazu, gogoratu Jakin beharreko 222 esaldi liburuxka hemen eros dezakezula.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan