2025-12-11 222 esaldi
«Mundua dominatzen duen hegemonia mendebaldar hau ez da soilik Hegoaldeko komunitateak jazartzetik indartu; tokiko komunitateak eta haien ingurunea deuseztatzetik ere elikatu da».
Begiristain, Mirene (2021). ‘Ekofeminismoen txirikordak‘, Jakin 245-246, 25-55.
Mirene Begiristain Zubillaga (Andoain, 1972) ekonomian doktorea da. Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Finantza Ekonomia II Saileko irakaslea eta ikertzailea da. Bere ikerketa lerro nagusiak tokiko elikadura estrategiak eta komertzializazio sareak dira, agroekologia eta ikuspegi feminista ardatz hartuta eta ikerketa ekintza parte-hartzaile metodologien bitartez garatuz. Hainbat argitalpen ditu eta zenbait ikerketa proiektutan parte hartzen du. Mugimendu agroekologikoaren kide ere bada, EHkolektiboa eta Biolur elkarteetan parte hartuz.
2021eko Jakin Jardunaldian hartu zuen parte Begiristainek, Usurbilen. Krisi ekosozialaren erdian izenburua hartu zuen jardunaldiak, eta bertan aritu ziren hainbat aditu, zientzialari, aktibista eta eragilek, krisi ekologiko, klimatiko eta sozialaren erdian desazkundeak duen lekua aztertzen. Ekofeminismoen txirikordak landu ditu Begiristainek artikuluan, bizi dugun krisi sistemikoan ekofeminismoak eskaintzen dituen erantzunak aztertuz eta, lekuan lekuko erantzunak bilatzeko, euskal kosmobisio ekofeminista ezaugarritzen saiatuz.
Oraindik ez badaukazu, gogoratu Jakin beharreko 222 esaldi liburuxka hemen eros dezakezula.
